antolamendua

EREÑO. antolamendua

Ereñoko harrobian gehitu nahi den programak bi zati ditu, lehena harrobiaren bisita litzateke eta bigarrena eszenategi bat behar duen edozin ekintza (kontzertuak, jaialdiak...) antolatzeko azpiegitura bat (eszenategia, gradak, taberna, komunak...) eskeintzea da.
Helburua lortzeko planteamendua dagoeneko bertan diren harrizko plataforma erabilgarriak identifikatzea eta hauen arteko loturak (pasarelak, eskilarak...) sortzea da. Lan honetan sortuko diren ibilbideetan zehar lekuak gaur egun eskeintzen ez dituen plataformak ere sortuko dira (begiralekuak, eszenategi aurreko lehen planoa...). Ekintza bereziak antolatzeak sortzen dituen zerbitzu beharrak (sarrera salmentarako postua, taberna, komunak... denak behin-behinekoak) pasarelekin batera eraikitako azpiegituretan txertatuko dira.
Interbentzio guztia harrobian egindako harri-hustuketatik sortutako planoen kota-saltoen eskala errespetatuz egingo da. Harrobiaren handitasun eta izaera berezi hori azpimarratu nahi dira, eginiko gehikuntzak espazioaren zerbitzura zuzenduz.