elementu egituratzailea


Ereñoko harrobiko horma eta plataformetan zehar ibilbidea ahalbidetuko duen elementua pasarela izango da. Hau altzairuzko barren triangulazioan oinarritutako egitura bat izango da eta lekuaren geometria aldakorrera triangulazioaren distortsioarekin malgutasunarekin egokituko da. Egitura hauen gaineko zirkulazioa egurrezko plano jarrai batean zehar egingo da, honek eskeintzen duen erabilera ere ibilbidearen ezaugarrien arabera aldatzen joango da (eserleku, aterpe...).

model making

EREÑO. maketa.

antolamendua

EREÑO. antolamendua

Ereñoko harrobian gehitu nahi den programak bi zati ditu, lehena harrobiaren bisita litzateke eta bigarrena eszenategi bat behar duen edozin ekintza (kontzertuak, jaialdiak...) antolatzeko azpiegitura bat (eszenategia, gradak, taberna, komunak...) eskeintzea da.
Helburua lortzeko planteamendua dagoeneko bertan diren harrizko plataforma erabilgarriak identifikatzea eta hauen arteko loturak (pasarelak, eskilarak...) sortzea da. Lan honetan sortuko diren ibilbideetan zehar lekuak gaur egun eskeintzen ez dituen plataformak ere sortuko dira (begiralekuak, eszenategi aurreko lehen planoa...). Ekintza bereziak antolatzeak sortzen dituen zerbitzu beharrak (sarrera salmentarako postua, taberna, komunak... denak behin-behinekoak) pasarelekin batera eraikitako azpiegituretan txertatuko dira.
Interbentzio guztia harrobian egindako harri-hustuketatik sortutako planoen kota-saltoen eskala errespetatuz egingo da. Harrobiaren handitasun eta izaera berezi hori azpimarratu nahi dira, eginiko gehikuntzak espazioaren zerbitzura zuzenduz.